2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

Bilaketak Interneten



MAREA GRUPO MUSICAL

Interneten informazioa bilatzeko zenbait bilatzaile, parametro...ditugu. Hauek eragin desberdina dute bilaketetan. Edota, informazio desberdina eta berria lortzeko tresnak dira. 

Emaitza desberdinak lortzeko parametroak ditugu, bilaketa zehatzagoak egiteko, edo gure intentzioen arabera, adibidez.


Google-en Marea grupo musical jarri ez gero, hitz hauek agertzen diren edozein publikazio agertuko dira. Berdin du zein nolako ordena jarraitzen duten, edota testuak zentzurik duen.






  •  1. parametroa (+)

Lehen parametroan + zeinua jarri eta gira hitza gehitzen diogunean, musika taldek honek egingo dituen giren informazioa bilatuko du.

  • 2.parametroa (..) 
 Bi data eta tartean bi puntu sartzen ditugunean, urte horien artean Marea taldearen informazio guztia agertzen da.





  •  3.parametroa (kakotxa artean)

Marea kakotxoekin bilatzen dugunean, bilatzaileak ez ditu bakarrik guk jarritako hitzak bilatuko, hitzek sortzen duten esaldia baizik. Ordenik aldatu gabe.

Parametroetaz a parte, zenbait bilatzaile espezifiko ditugu; hauen artean, YouTube, Twitter...


  • YouTube
YouTuben Marea jarri ez gero, hitz honen inguruan Interneten dauden abesti guztiak agertzen dira emaitzatzat.
  •  Twitter (traola gabe)
Traola gabe Marea hitza bilatzen dugunean, kontu famatuenak, norbaitek aipatutako Marea...agertzen da.
  • Twitter (traolarekin)
Traola jartzen duzunean, Twitterek soilik
#Marea hitza modu honetan idatzi diren tweet-ak erakusten dizkizu.







  •  Google Escolar
Google escolarra egiaztatutako ikerketez eta publikazioez baliatzen da.





  • Ondorioak: 
Egia esanda, txundituta utzi nau Goggle-ek lortzen dituen abantailak parametroei esker. Izugarrizko laguntza da adibidez, bilaketa kopurua jaistea kakotxak jartzeagatik, adibidez. Urte askotan zehar erabili dut nik Goggle, baina konturatu naiz, ez dakidala nik uste nuenaren erdia. Argi dago, denbora aurrera joan ahala teknologiak eta programak berritzen direla baina orain oso modu erraz eta arin aurkitzen da informazioa.
Nire ustez, beharrezkoa da horrelako ikasgai bat egotea Haur Hezkuntzako planean. hala nola, honi esker pila bat ikasten dugulako eta gure jakintzak berritzen ditugulako. Programa asko daude aurkezpenak, bilaketak, lanak, eskemak...egiteko, eta maiz berdinak erabiltzen ditugu. Lagungarria iruditzen zait, oso, umeek lan bat egiterakoan bilatzaile espezializatzaileak erabiltzea.
Niri guztiak baliagarria, eskuragarriak eta laguntzaileak iruditu zaizkit, baina egia esanda +zeinuarena ahoa bete hortz utzi nau. Nire adibidean ikusi ahal duzuenez Marea +gira jarri dut. Oso musika zalea naiz eta lagungarria ikusten dut kontzertuen sarrerak lortzeko. Hau da, bilaketa segiduan taldearen kontzertuetara eramango nau, bilaketa askorik egin gabe.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina